Claudio Chiappucci

Claudio Chiappucci

Bizitza
JaiotzaUboldo1963ko otsailaren 28a (61 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Carrera (en) Itzuli 1985-1996
Asics-CGA 1997-1997
Amica Chips–Tacconi Sport (en) Itzuli 1998-1999
 

Claudio Chiapucci (Uboldo, Italia, 1963ko otsailak 28) Deabrua ezizenduna italiar txirrindulari ohi bat da, profesionala 1985 eta 1998 artean.

Mendian espezialista, bere kirol karrera Miguel Indurainen garairik hoberenean izateko zoritxarra izan zuen. Itzuli Handietan eginiko etengabeko eraso eta ihesaldi luzeengatik nabarmendu zen. 1990eko Frantziako Tourrean eman zen ezagutzera, pelotoiari minutu askoko abantaila atera zion ihesaldi handi bati esker. Urte horretan bigarren geratu zen Tourrean, maillot horia azken erlojupekoan Greg LeMonden aurka galduz.

Ez zuen Itzuli Handirik irabazi, baina, hala ere, arrastoa utzi zuen txirrindularitzaren historian, 1992ko Frantziako Tourreko 12. etapako balentria kasu, Sestrieren amaitu zen mendiko etapa zena, 200 kilometro baino gehiagokoa, eta non etapa hasieran ihes egin zuen.


Developed by StudentB